OBABAKOAK

SINOPSIA

Liburu honetan kontakizun desberdinak agertzen dira. Gehienak, Obaba herriari buruzko kontakizunak dira. Liburua bi atalean banatuta dago: lehenengoko atalekoak ipun bakarkakoak dira; aldiz, bigarren atalekoak, beraien artean, gehienek, zer ikusia dute bata besteekin.

EGILEA

Egilea Bernardo Atxaga da. Astasun jaio zen, Donostain, 1951ko uztailaren 27an. 1988. urtean idatzi zuen Obaba librua. Hain arrakasta handia izan zuen, non hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli zen. Atxagak hainbat sari jaso ditu bere ibilbidean zehar, adibidez, Espainiako Narratiba sari nazionala, “Obabakoak” liburuagatik.

BALORAZIOA

Liburu hau oso interesgarria dela iruditu zaigu. Helduentzako liburua dela uste dugu, irakurtzerako orduan atal batzuk zailak direlako ulertzeko. Beraz, liburu hau irakutzea gomendatzen dugu.

—————————————————————————————————————-

FRANKENSTEIN

SINOPSIA

Liburua honetan gizon baten istorioa kontatzen da, Victor Frankenstein-ena. Gizonak, unibertsitatean ikasketak egin eta ondoren, proiektu batean lanean hasten da. Proiektu hori, hildako pertsona bat berpistean oinarritzen da. Bere helburua lortzen duenean, ikaratu egiten da “munstro” baten itxura duelako sortutakoak. Orduan, Victorrek ihes egiten du.

Istorioan zehar, Victorreri gerstutako hainbat gertakizun kontazen dra, “munstroa” sortu baino lehenagokoak eta baita ondorengokoak ere. “Munstroarekin” zer gertatzen den ere azaltzen da.

EGILEA

Liburu honen idazlea Mary Shelley da. Mary 1797ko abuztuaren 30ean jaio zen Londresen eta 1851eko otsailaren 1ean hil. 1818an idatzi zuen liburu hau eta oso famatua egin zen garai hartan, argitaratu zen lehen fikziozko nobela zelako. Ingalaterran bizi izan zen.

BALORAZIOA

Hainbat edizio daude liburu honi buruz. Guk irakurri duguna asko gustatu zaigu betiko istorioetatik desberdina delako. Nahiz eta zerbait jakin liburu honi buruz, merezi du irakurtzea. Helduentzako eta nerabeentzako liburua dela uste dugu garai hartako egoera hobeto ulertzeko.

—————————————————————————————————————–

NADA

SINOPSIA

Liburu honetan Andrea izeneko neska baten istorioa kontatzen da. Liburua gerra zibilaren ondorengo urteetan kokatzen da. Andrea herri batetik Bartzelonara joaten da bizitzera, unibertsitateko ikasketak egin dezan. Bertan, bere familiaren etxera joaten da beraiekin bizitzera. Etxe hartan hainbat pertsona bizitzen dira, besteak beste, bere amona, izeba Angustias, bi osaba, Ramón eta Juan, Gloria eta Antonia. Hiriburuan dagoela, hainbat pertsona ezagutuko ditu eta istorioan zehar beraien harremanak ezagutzen dira, baita Andreari gertzatzen zaizkion egoera guztiak ere.

EGILEA

Egilea Carmen Laforet da. 1921ean jaio zen Bartzelonan eta 2004an hil zen Majadahondan. 1945ean argitaratu zuen “Nada” liburua eta oso ezaguna egin zen. Hainbat sari irabazi ditu, horien artean, Premio Nadal.

BALORAZIOA

Liburu hau oso interesgarria iruditu zaigu garai hartako egoera hobeto ulertzeko lagungarria izan zaigulako. Helduentzako liburua dela uste dugu bertan kontatzen diren egoera gogorrak direla eta.

—————————————————————————————————————–

SAGUAK ETA GIZONAK

SINOPSIA

Liburu honetan George Miltonen eta Lennie Smallen istorio tragikoa kontatzen da. Lennie apur bat atzeratua da, baina oso samurra. George, aldiz, nahiku pikaroa da. Bide batez lagunak dira eta nobelan zehar beraien ametsa garatzen da, amets amerikarrarekin zerikusia duena. Horretarako lan gogorra egiten dute arrantxo desberdinetan dirua irabazi nahian.

EGILEA

Egilea John Steinbeck da eta 1902an jaio zen Salinas, Californian eta 1969an hil zen Nueva Yorken (66 urterekin hil zen). Literatura Nobel Saria irabazi zuen 1962an. Bere nobelarik ezagunenak “Haserrearen mahatsak”, “Perla” eta “Edenetik ekialdera” dira besteak beste.

BALORAZIOA

Liburu hau oso interesgarria iruditu zaigu eta idazleak transmititu nahi duen ideia helduentzako dela uste dugu. Izan ere, liburu hau ondo ulertzeko heldutasun puntu bat beharrezkoa baita.

—————————————————————————————————————-

ESNEAREN KOLOREKOA

SINOPSIA

1830eko Ingalaterran, Mary izeneko gazte bat, ilea esnearen kolorekoa eta jaiotzez akasdun hanka bat duena, baserri batean bizi da bere familiarekin. Halako batean, herriko bikarioa den emaztea zaintzera bidaltzen dute Mary eta bertan ezagutuko ditu bizitzaren hainbat alderdi. Bertan ikasiko du idazten eta irakurtzen.

Etapa berri honek Maryri ez dio onurarik ekarriko. Hemendik aurrera bere bizitza miseria huts bat izango da.

Liburuan zehar kontatzen den istorioa berak idatzitakoa da eta kontaketa honek aurrera egin ahala ikusi dezakegu bere idazkera ere hobetzen doala. Bertan berari gertatzen zaion guztia azaltzen du.

EGILEA

Liburu honen autorea Nell Leyshon da, baina beren euskaratzailea Irene Aldasoro da. Nell Leyshon Glastonbury-n, Ingalaterran, jaio zen 1962an. Hainbat sari jaso ditu zenbait nobelekin, besteak beste, “Black Dirt” (2004), “Bedlam”, “Esnearen kolorekoa”, etab.

BALORAZIOA

Liburu hau irakurri ondoren, konturatu gara oso liburu hunkigarria eta heldua dela. Bertan jarduten diren gaiak oso sentikorrak baitira. Hala nola, abusua, bortxaketa, diskriminazioa, etab. Beraz, gure iritzia ondorengoa da; asko gustatu zaigu liburua eta helduentzako liburu bat dela uste dugu.

—————————————————————————————————————-