HEARTLESS

SINOPSIA

Duela asko, Aliziaren eta haren gordelekuaren aurretik, gorriz margotutako arrosa zurien aurretik eta baita moztutako buruen aurretik ere, Bihotzetako Erreinuak ez zuen erreginarik, eta Catherinen desio bakarra gozogilea bihurtzea zen.

Catherine Herrialde Harrigarrietako neskarik desiratuenetako bat eta Bihotz Erregearen interes erromantikoa da. Hala ere, Catherinen desiorik handiena, okindegi bat irekitzea bere lagunik onenarekin eta Bihotzetako Erreinua bere pastelekin harritzea da. Baina bere amak uste du horrelako zerbait zentzugabekeria dela erreinuko erregina bihur litekeen neska batentzat. Bestalde, erregeak antolatutako gala batean, Catherinek Jest ezagutuko du, gorteko bufoi erakargarri eta misteriotsua. Lehen aldiz, benetako erakarpenaren indarra sentitzen du. Erregea eta gurasoak iraintzeko arriskuan, Cath eta Jest harreman sekretuan hasiko dira. Cath prest dago bere bidea aukeratzeko eta berak nahi duenarekin maitemintzeko.

Pena bat da istorio honen amaiera denok jakitea.

EGILEA

Egilea Marissa Meyer da. Tacoman (1984) jaiotako idazle estatubatuarra eta bere lanik ezagunenak Crónicas Lunares literatura saga futuristaren Cinder eta Winter liburuak dira.

BALORAZIOA

Asko disfrutatu dut.

—————————————————————————————————————–

EL PRÍNCIPE CRUEL (LOS HABITANTES DEL AIRE #1)

SARRERA

Judek zazpi urte baino ez zituen gurasoak hil zizkiotenean, eta, bere bi ahizpekin batera, Erresuma Feerikoko Gorte Gorenera eraman zutenean. Hamar urte geroago, Judek nahi duen gauza bakarra, mortal hutsa izan arren, leku horretakoa dela sentitzea da. Baina biztanle askok gizakiak mespretxatzen dituzte. Batez ere Cardan printzeak, Goi Erregearen semerik gazteena eta gaiztoena. Gortean leku bat izateko, Judek aurre egin beharko dio honi. Horretarako, jauregiko azpijoko eta engainuetan nahastu beharko da, eta, aldi berean, bere odola isurtzeko trebetasuna aurkituko du. Gerra zibilaren eta Gorte Feerikoen arteko borroka gertatzen ari den bitartean, Judek bere bizitza arriskuan jarri beharko du, bere ahizpak eta erresuma bera salbatzeko aliantza arriskutsu baten bidez.

EGILEA

Saga honen idazlea Holly Black da. Estatu Batuetako idazle eta editore ospetsu bat da. 1971an jaio zen New Jerseyen eta liburu hau 2018an argitaratu zuen.

BALORAZIOA

Asko disfrutatu dugu. Oso gomendagarria da fantasiazko liburuak irakurtzen hasteko. Erraza da irakurtzeko zein ulertzeko.

—————————————————————————————————————–

LA REINA DE LAS ESPINAS

SINOPSIA

Banpiroak.

Vee-k banpiroak gorroto ditu.

Baina, patua dela eta Vee banpiroz beteriko herri batera joan beharko da misterio bat argitzera.

EGILEA

Egilea Joana Marcús da. Mallorcan jaio zen 2000.urtean. Egun, 21 urte ditu eta psikologia ari da ikasten. Wattpad izeneko plataforman hasi zen idazten idazle bezala.

BALORAZIOA

Asko disfrutatu dugu liburu hau. Oso interesgarriia iruditu zaigu eta irrikan gaude bigarren liburua irakurtzeko. Liburu hau nerabeentzako dela esango genuke, autorearen idazteko modua erraz ulertzekoa baita. Gu #teamfoster gara. Eta zu?

—————————————————————————————————————-