HEARTLESS

SINOPSIA

Duela asko, Aliziaren eta haren gordelekuaren aurretik, gorriz margotutako arrosa zurien aurretik eta baita moztutako buruen aurretik ere, Bihotzetako Erreinuak ez zuen erreginarik, eta Catherinen desio bakarra gozogilea bihurtzea zen.

Catherine Herrialde Harrigarrietako neskarik desiratuenetako bat eta Bihotz Erregearen interes erromantikoa da. Hala ere, Catherinen desiorik handiena, okindegi bat irekitzea bere lagunik onenarekin eta Bihotzetako Erreinua bere pastelekin harritzea da. Baina bere amak uste du horrelako zerbait zentzugabekeria dela erreinuko erregina bihur litekeen neska batentzat. Bestalde, erregeak antolatutako gala batean, Catherinek Jest ezagutuko du, gorteko bufoi erakargarri eta misteriotsua. Lehen aldiz, benetako erakarpenaren indarra sentitzen du. Erregea eta gurasoak iraintzeko arriskuan, Cath eta Jest harreman sekretuan hasiko dira. Cath prest dago bere bidea aukeratzeko eta berak nahi duenarekin maitemintzeko.

Pena bat da istorio honen amaiera denok jakitea.

EGILEA

Egilea Marissa Meyer da. Tacoman (1984) jaiotako idazle estatubatuarra eta bere lanik ezagunenak Crónicas Lunares literatura saga futuristaren Cinder eta Winter liburuak dira.

BALORAZIOA

Asko disfrutatu dut.

—————————————————————————————————————–

ANTES DE DICIEMBRE

SINOPSIA

Jenna Brownentzako, Unibertsitateko lehen urteak, bere familia eta lagunengandik urruntzea eta bizitzari aurre egitea suposatzen zuen.

Mutil-lagunak argi utzi zizkion bere benetako asmoak: une horretatik aurrera, urrutiko harreman irekia zuten. Biek nahi zutena egin zezaketen, bazekitelako elkar maite zutela.

Beraz, ez zen ezer gertatzen gelakidearen mutil-lagunaren lagunik onenarekin ibiltzen bazen, ezta?

Nolanahi ere, zer axola zuen berarekin ibiltzea harreman irekia bazuen? Dena normaltasunera itzuliko zen abenduan, ezta?

EGILEA

Egilea Joana Marcús da. Mallorcan jaio zen 2000.urtean. Egun, 21 urte ditu eta psikologia ari da ikasten. Wattpad izeneko plataforman hasi zen idazten idazle bezala.

BALORAZIOA

Gehien gustatzen zaigun liburuetako bat da. Oso polita da eta baita dibertagarria ere. Gauza bat bakarrik daukagu esateko: GORA EL EQUIPO DE LA DROGA! (liburua irakurtzen baduzu ulertuko duzu). 😉

———————————————————————————————-