LA CASA DE BERNARDA ALBA

SINOPSIA

Liburu hau XX.mendean kokatzen da eta hiru partetan dago banatuta. Bernarda Albaren istorioa kontatzen da. Bigarren aldiz alargundu ostean, zortzi urteko dolua ezartzen du bere etxean, non bere bost alaba, bere ama eta bi neskame bizi diren. Kontakizunean familiako kideen erlazioa eta bakoitzaren helburuak eta pentsamenduak ezagutzen dira.

EGILEA

Egilea Federico Garcia Lorca da. 1898an jaio eta 1936an hil zen. 27ko belaunaldietako bat izan zen. Hainbat lan egin zituen, baina ez zuen saririk irabazi.

BALORAZIOA

Asko gustatu zaigu liburu hau bertan agertzen baita nolako bizimodua zeukaten emakumeek garai hartan. Uste dugu helduentzako liburua dela bertan aipatzen diren gaiak eta egoerak hobeto ulertzen direlako.

—————————————————————————————————————–

OBABAKOAK

SINOPSIA

Liburu honetan kontakizun desberdinak agertzen dira. Gehienak, Obaba herriari buruzko kontakizunak dira. Liburua bi atalean banatuta dago: lehenengoko atalekoak ipun bakarkakoak dira; aldiz, bigarren atalekoak, beraien artean, gehienek, zer ikusia dute bata besteekin.

EGILEA

Egilea Bernardo Atxaga da. Astasun jaio zen, Donostain, 1951ko uztailaren 27an. 1988. urtean idatzi zuen Obaba librua. Hain arrakasta handia izan zuen, non hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli zen. Atxagak hainbat sari jaso ditu bere ibilbidean zehar, adibidez, Espainiako Narratiba sari nazionala, “Obabakoak” liburuagatik.

BALORAZIOA

Liburu hau oso interesgarria dela iruditu zaigu. Helduentzako liburua dela uste dugu, irakurtzerako orduan atal batzuk zailak direlako ulertzeko. Beraz, liburu hau irakutzea gomendatzen dugu.

—————————————————————————————————————-

FRANKENSTEIN

SINOPSIA

Liburua honetan gizon baten istorioa kontatzen da, Victor Frankenstein-ena. Gizonak, unibertsitatean ikasketak egin eta ondoren, proiektu batean lanean hasten da. Proiektu hori, hildako pertsona bat berpistean oinarritzen da. Bere helburua lortzen duenean, ikaratu egiten da “munstro” baten itxura duelako sortutakoak. Orduan, Victorrek ihes egiten du.

Istorioan zehar, Victorreri gerstutako hainbat gertakizun kontazen dra, “munstroa” sortu baino lehenagokoak eta baita ondorengokoak ere. “Munstroarekin” zer gertatzen den ere azaltzen da.

EGILEA

Liburu honen idazlea Mary Shelley da. Mary 1797ko abuztuaren 30ean jaio zen Londresen eta 1851eko otsailaren 1ean hil. 1818an idatzi zuen liburu hau eta oso famatua egin zen garai hartan, argitaratu zen lehen fikziozko nobela zelako. Ingalaterran bizi izan zen.

BALORAZIOA

Hainbat edizio daude liburu honi buruz. Guk irakurri duguna asko gustatu zaigu betiko istorioetatik desberdina delako. Nahiz eta zerbait jakin liburu honi buruz, merezi du irakurtzea. Helduentzako eta nerabeentzako liburua dela uste dugu garai hartako egoera hobeto ulertzeko.

—————————————————————————————————————–

NADA

SINOPSIA

Liburu honetan Andrea izeneko neska baten istorioa kontatzen da. Liburua gerra zibilaren ondorengo urteetan kokatzen da. Andrea herri batetik Bartzelonara joaten da bizitzera, unibertsitateko ikasketak egin dezan. Bertan, bere familiaren etxera joaten da beraiekin bizitzera. Etxe hartan hainbat pertsona bizitzen dira, besteak beste, bere amona, izeba Angustias, bi osaba, Ramón eta Juan, Gloria eta Antonia. Hiriburuan dagoela, hainbat pertsona ezagutuko ditu eta istorioan zehar beraien harremanak ezagutzen dira, baita Andreari gertzatzen zaizkion egoera guztiak ere.

EGILEA

Egilea Carmen Laforet da. 1921ean jaio zen Bartzelonan eta 2004an hil zen Majadahondan. 1945ean argitaratu zuen “Nada” liburua eta oso ezaguna egin zen. Hainbat sari irabazi ditu, horien artean, Premio Nadal.

BALORAZIOA

Liburu hau oso interesgarria iruditu zaigu garai hartako egoera hobeto ulertzeko lagungarria izan zaigulako. Helduentzako liburua dela uste dugu bertan kontatzen diren egoera gogorrak direla eta.

—————————————————————————————————————–