NADA

0
(0)

SINOPSIA

Liburu honetan Andrea izeneko neska baten istorioa kontatzen da. Liburua gerra zibilaren ondorengo urteetan kokatzen da. Andrea herri batetik Bartzelonara joaten da bizitzera, unibertsitateko ikasketak egin dezan. Bertan, bere familiaren etxera joaten da beraiekin bizitzera. Etxe hartan hainbat pertsona bizitzen dira, besteak beste, bere amona, izeba Angustias, bi osaba, Ramón eta Juan, Gloria eta Antonia. Hiriburuan dagoela, hainbat pertsona ezagutuko ditu eta istorioan zehar beraien harremanak ezagutzen dira, baita Andreari gertzatzen zaizkion egoera guztiak ere.

EGILEA

Egilea Carmen Laforet da. 1921ean jaio zen Bartzelonan eta 2004an hil zen Majadahondan. 1945ean argitaratu zuen “Nada” liburua eta oso ezaguna egin zen. Hainbat sari irabazi ditu, horien artean, Premio Nadal.

BALORAZIOA

Liburu hau oso interesgarria iruditu zaigu garai hartako egoera hobeto ulertzeko lagungarria izan zaigulako. Helduentzako liburua dela uste dugu bertan kontatzen diren egoera gogorrak direla eta.

—————————————————————————————————————–

1tik 5era zenbat izar jarriko zenioke liburu honi?

Egin klic izar batean botoa emateko!

Botoen batezbestekoa: 0 / 5. Boto kopurua: 0

Inork ez du bozkatu oraindik. Izan zaitez lehena!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude