ESNEAREN KOLOREKOA

0
(0)

SINOPSIA

1830eko Ingalaterran, Mary izeneko gazte bat, ilea esnearen kolorekoa eta jaiotzez akasdun hanka bat duena, baserri batean bizi da bere familiarekin. Halako batean, herriko bikarioa den emaztea zaintzera bidaltzen dute Mary eta bertan ezagutuko ditu bizitzaren hainbat alderdi. Bertan ikasiko du idazten eta irakurtzen.

Etapa berri honek Maryri ez dio onurarik ekarriko. Hemendik aurrera bere bizitza miseria huts bat izango da.

Liburuan zehar kontatzen den istorioa berak idatzitakoa da eta kontaketa honek aurrera egin ahala ikusi dezakegu bere idazkera ere hobetzen doala. Bertan berari gertatzen zaion guztia azaltzen du.

EGILEA

Liburu honen autorea Nell Leyshon da, baina beren euskaratzailea Irene Aldasoro da. Nell Leyshon Glastonbury-n, Ingalaterran, jaio zen 1962an. Hainbat sari jaso ditu zenbait nobelekin, besteak beste, “Black Dirt” (2004), “Bedlam”, “Esnearen kolorekoa”, etab.

BALORAZIOA

Liburu hau irakurri ondoren, konturatu gara oso liburu hunkigarria eta heldua dela. Bertan jarduten diren gaiak oso sentikorrak baitira. Hala nola, abusua, bortxaketa, diskriminazioa, etab. Beraz, gure iritzia ondorengoa da; asko gustatu zaigu liburua eta helduentzako liburu bat dela uste dugu.

—————————————————————————————————————-

1tik 5era zenbat izar jarriko zenioke liburu honi?

Egin klic izar batean botoa emateko!

Botoen batezbestekoa: 0 / 5. Boto kopurua: 0

Inork ez du bozkatu oraindik. Izan zaitez lehena!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude